Mutriku gune berdetik horira pasatu da
Azken 24 orduetan 6 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 4 Mutrikun eta bana Berriatuan eta Ondarroan. Azpimarratzekoa da Mutrikuko egoera; azken bi asteetan 0 tasa eduki eta gero, azken bi egunetan kasuak erregistratzen ari dira, eta intzidentzia tasa goraka doa.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako sei kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 4 kasu Mutrikun erregistratu dituzte, eta bana Berriatuan eta Ondarroan. Azpimarratzekoa da Mutrikuko egoera. Izan ere, azken bi asteetan 0 tasa eduki badu ere, azken bi egunetan kasuak erregistratu dituzte.
Atzo [martxoak 10], esaterako, 0 tasa edukitzetik 18,82 tasa edukitzera pasatu zen Mutriku, baina gune berdean egoten jarraitzen zuen. Gaur [martxoak 11], aldiz, intzidentzia tasa ia 80 puntu igo da, eta gune horian egotera pasatu da.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 963,86 (=)
- Aulesti: 0 (=)
- Berriatua: 238,66 (ia 90 puntu igo da)
- Etxebarria: 0 (=)
- Gizaburuaga: 0 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 221,39 (=)
- Markina-Xemein: 0 (atzo 278,61ko tasa zeukan)
- Mendexa: 0 (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 94,09 (ia 80 puntu igo da)
- Ondarroa: 198,44 (10 puntu inguru igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)