Minbiziaren Biologia Molekularra aztertzen duen taldea zuzentzen du Ana Maria Zubiaga foruarrak. Oinarrizko ikerketa zientifikoen beharra eta zientzian gehiago inbertitzeko beharra nabarmendu ditu.
Orain dela urtebete ailegatu zen mundua hankaz gora jarriko zuen COVID-19 gaitza Lea-Artibai eta Mutrikura. Haren eragina epe laburrean kontrolpean egongo zela uste zen arren, oraindik ez du etenik. Urtebetean, lehen arrotzak ziren hitzak eguneroko bilakatudira: pandemia, etxealdia, maskara, segurtasun tartea...
Kanpandorreko estudio zaharrean mamitutako proiektuak inoiz baino "biziago" jarraitzen duela azpimarratu dute Radixuko lantaldeko kideek, eta horren adibide dira hurrengo egunetako ekintzak ere.
Ander Txakartegi Helmugak proiektuaren sustatzaileak erronka txikiak gauzatuko ditu aurten. Eta iaz modura, aurten ere Aspanovasi lagunduko dio. Ekarpenak egiteko aukera zabalik dago, abendura arte.
Ondarroako Sareren asmoa da preso politiko bakoitzari, gutxienez, hiruna postal bidaltzea. Kanpainari zapatuan emango diote hasiera, eta martxoko asteburuetan egongo da martxan.
Sutea eguazten [martxoak 10] arratsaldean gertatu zen. Oraindik ezin dute zehaztu zenbat hektarea kaltetu diren, ezta sua zerk eragin duen ere; bi sorgune egon zirela esan du Ertzaintzak.
Gipuzkoako Batel Liga asteburu honetan hasiko dute. Lehen jardunaldian, Mutrikutik bi talde ariko dira lehian: gazte mailako nesken taldea eta senior mailako mutilena.
Azken 24 orduetan 6 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 4 Mutrikun eta bana Berriatuan eta Ondarroan. Azpimarratzekoa da Mutrikuko egoera; azken bi asteetan 0 tasa eduki eta gero, azken bi egunetan kasuak erregistratzen ari dira, eta intzidentzia tasa goraka doa.