Bost kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain
Azken orduetan Berriatuan (1), Lekeition (1), Markina-Xemeinen (2) eta Ondarroan (1) erregistratu dituzte kasuak. AstraZeneca txertoari dagokionez, Jaurlaritzak esan du Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban emandako 52.760 dosietatik ez dela hauteman bigarren mailako ondorio larririk.
Azken orduetan Mutrikun ez dute kasurik erregistratu, bakarrik Lea-Artibain: Berriatuan (1), Lekeition (1), Markina-Xemeinen (2) eta Ondarroan (1). Bestetik, AstraZeneca txertoari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak lasaitasun mezua helarazi nahi izan die herritarrei, eta esan du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan emandako 52.760 dosietatik ez dutela hauteman bigarren mailako ondorio larririk.
AstraZenecaren txertaketa eteteko erabakia “zuhurtziaren eta prebentzioaren printzipioetan” oinarrituta dagoela esan dute. 1.580 hitzordu utzi dituzte bertan behera, eta AstraZenecaren 24.000 dosi inguru emateko plangintza ere bertan behera utzi dute.
Bilakaera epidemiologikoari dagokionez, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi du ez dagoela erlaxatzeko arrazoirik: “Ziurrenik, intzidentzia metatuaren tasen jaitsierak pixkanaka moteldu ondoren, joera aldaketa baten hasieran egon gaitezkeela esan dezakegu. Baina aste honetan zer gertatzen den ikusi behar dugu”.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 963,86 (=)
- Aulesti: 0 (=)
- Berriatua: 318,22 (ia 80 puntu igo da)
- Etxebarria: 0 (=)
- Gizaburuaga: 0 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 83,02 (13 puntu inguru jaitsi da)
- Markina-Xemein: 398,01 (=)
- Mendexa: 0 (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 150,55 (=)
- Ondarroa: 198,44 (12 puntu inguru jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0 (=)
Atzora [martxoak 14] datuak emanda, jakin ahal izan da joan den aste osoan 24 kasu erregistratu zituztela (zerrendan agertzen ez diren herrietan ez zuten kasurik erregistratu):
- Mutriku: 8 kasu
- Ondarroa: 7 kasu
- Markina-Xemein: 6 kasu
- Lekeitio: 2 kasu
- Berriatua: kasu bat