'Futbolariak eta printzesak' antzezlana eskaini dute Mendexan
Emakumeen Egunaren harira osatutako egitarauaren barruan, Futbolariak eta printzesak antzezlana eskaini zuten domeka eguerdian, Mendexako frontoian. Topiko sexistekin hautsi nahi duen “komedia azkarraz” gozatu zuten bertarutakoek. Parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak erakutsi zituzten umoretik, antzerki-jolasagaz eta musikagaz, eta horrela, parekidetasunean eta berdintasunean haztearen garrantzia nabarmenduz.