Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Markina-Xemeingo Udala Erregistroen Interkonexio Sisteman sartu da

Herritarrek dokumentazioa beste administrazio batzuetara bidali ahal izango dute udalaren bitartez, horietara joan beharrik barik.

Markina-Xemeingo Herritarren Arreta Zerbitzua. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/03/16

Markina-Xemeingo Udalak administrazio publikoen artean dokumentu elektronikoak trukatzeko sistema ezarri du. Erregistroen Interkonexio Sistemaren (SIR) bidez herritarrek dokumentazioa beste administrazio batzuetara bidali ahal izango dute udalaren bitartez, administrazio horietako arreta bulegoetara joan beharrik barik.

Jakitera eman dutenez, sistema horren barruan daude besteak beste Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako sail batzuk –Hezkuntza, Ogasuna, Lana eta Enplegua, Osasuna…–, Gizarte Segurantza, Trafikoa, Lanbide, Ertzaintza, Kontsumobide, Mankomunitateak eta udalak. “Etorkizunean geroz eta administrazio gehiagok sistema honekin bat egitea aurreikusten denez, aukerak geroz eta ugariagoak izango dira”, gaineratu dute.

Sistema horregaz paperaren erabilera eta zirkulazioa gutxitzeagaz gain kostuak murriztu eta efizientzia areagotzen dela azaldu dute. Izan ere, modu telematikoan bidaltzen da dokumentazioa eta beste administrazioak bere erregistroan jasotzen du zuzenean. “Sistema honegaz pertsonen lekualdatzeak murrizten dira, eta, beraz, tramitazioa erraztu eta azkartu egiten da”.

Sistema horren parte izatea urrats garrantzitsua dela nabarmendu du udalak, administrazio elektronikoa behin betiko ezartzen joateko. “Azken urteotan agerian geratu da Internet bidezko tramitazioaren gorakada, aurrerapen teknologikoek eraginda hein handi batean. Covid-19ak eragindako egoerak areagotu eta berretsi baino ez du egin tendentzia hori”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.