Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea
Familia medikua

Olatz Zarate: "Lehen sorospen ikastaro txikiak komenigarriak izaten dira zelan jokatu jakiteko"

Etxeko txikien gaixotasun eta istripuei zelan erantzun jakiteko hitzaldia eskainiko du Olatz Zarate lekeitiarrak eguenean [martxoak 18] 16:45ean, Lekeitioko Azkue Ikastolan. Hitzaldi irekia izango da, eta teoriaz gain kasu praktiko batzuk ere landuko dira.

Olatz Zarate Familia Medikua. Argazkia: Olatz Zarate
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/03/16

Zer izaten da garrantzitsuena istripu txikiak gertatzen direnean?
Umeari edo beste edonori gehien lagunduko diona norbere lasaitasuna da. Askotan oso urduri jartzen garenean ez ditugu gauzarik nabarienak ikusten, lasaitasunak eta ikastaro txikietan lau gauza ikasteak ondo jokatzera eramaten gaitu. Duda barik, istripua txikia denean, umea zelan dagoen ikusi eta norberak lagundu ahal dio, baina istripu handiago baten aurrean, ahal denik eta lasaien egon eta  abisuaren gainean jarri behar dira osasun sistemak. Kasuaren arabera, osasun etxera eraman behar da edo anbulantziari deitzea komeni da. Horregatik diot, lehen sorospen ikastaro txikiak komenigarriak direla zelan jokatu jakiteko.

Erorketak edo kaskarrekoak gertatzen direnean, esate baterako, zer da egin behar dena?
Lehenengo gauza ikusi behar dena da, umea zelan dagoen. Berba egin behar zaio, ikusi erantzuten duen, ikusi umeak betiko modura egiten duen oinez, eta beste kexurik ez badauka, kolpean ura edo izotza jartzeagaz nahikoa izan daiteke. Ordea, asko kexatzen bada, zer edo zer gehiago eman ahal zaio kontuan izanda beti ere, parazetamolak ez duela sendatzen, lasaitzeko besterik ez dela izango.

Eta kolpea handia izan bada?
Umetxo batek buruan kolpea hartuta iruditzen bazaizu ez duela betiko modura oinez egiten, lokartu egiten dela edo berba arraro egiten badu, hobe da osasun zerbitzuetara jotzea. Gure kasuan, Lekeition, 24 orduz daukagu martxan osasun etxea, eta zalantza baten aurrean kontsulta egitea hobe. Umea ezin bada mugitu 112ra deitu, bestela osasun zentrora eraman, balora dezaten.

Sudur edo belarri zuloetatik zer edo zer sartzea ere ohikoa izaten da umeen artean. Zelan jokatu behar da kasu horietan?
Oso kanpoan badauka sartu duena, eskuz atera daiteke, bestela sekula ere ez da ibili behar sudur edo belarri barruetan arakatzen pintzekin. Zerbitzu medikuak horretarako gaude. Guraso batzuei estutasuna ematen die horrelako kasuekin emergentzia zerbitzura etortzea, baina gu laguntzeko gaude.

Janariagaz edo beste zerbaitekin arnasbidea ixten bazaio umeari zer egin behar da?
Klasean azalduko ditut horri buruzko lau puntu. Lehenengo gauza egin behar dena 112ra deitzea da. Etxean maniobra guztia eginda arnasbidea garbitzen bazaio ondo, bestela arazoa larritzen badoa eta ez baduzu eman abisu, anbulantziak denbora behar du heltzeko. Beraz, horrelako kasu larrietan hobe da lehenengotik 112ra deitzea. Zenbaki horretara deitzen denean, mediku bat jartzen da eta telefonoz ere ematen dira jarraibide batzuk. Gero, umea askatzea lortzen duzula, abisatuko digute bide erdian, baina bai da garrantzitsua abisua ematea. Ospitaleak horren urrun ditugun lekuetan are gehiago.

Lehen sorospenak ematen jakitea, beraz, bada garrantzitsua.
Beti pentsatu dut ikasgai bat izan beharko litzatekeela. Dakizkigu hainbat erreka, formula edo filosoforen teori, baina, gero, ez dakigu estutasun baten aurrean edonoren bizia salbatu dezaketen hiru pauso ere. Gizarteak kasu batzuen aurrean jakin beharko luke zer egin, eta horregatik ni saiatzen naiz klaseak ematen. Etxean dagoenak lau gauza egiten baditu, ematen digu giltza lagundu ahal izateko. Nagusiek modura, umeek ere ikasi ahal dute.

Etxean botikin bat edukitzea beharrezkoa da, zer edo zer gertatzen denerako?
Ez da askorik behar, betiko hiru gauzak. Termometroa sukarra hartzeko, eta hori jaisteko zer edo zer.  Hortik kanpo tratamendua behar baduzu, medikuak aginduko dizu. Garrantzitsuagoa da jakitea momentu bakoitzean zer egin behar den botikin itzel bat edukitzea baino. Desfibriladoreekin gertatzen da sarritan hori. Herri askotan jarri dituzte, baina inork ez badaki erabiltzen, ez edukitzea modura da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.