Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Markina-Xemeingo Udalak herritarren iritzia jasoko du Berdintasun eta Energia Planak diseinatzen hasteko

Galdetegiak banatu dituzte etxez etxe, eta internet bidez ere erantzuteko aukera egongo da. Galdetegiak bidaltzeko azken eguna martxoaren 26a izango da.

Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/03/18

Herriko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana disenatzen hasiko da Markina-Xemeingo Udala. Lana datozen hilabeteetan burutuko dutela azaldu dute, herritar guztiei zabalik egongo den dinamika parte-hartzaile baten bidez eta Murgibe aholkularitzaren laguntzagaz.

Zehaztu dutenez, modu koordinatuan lan egingo da udal langile, politikari eta herriko eragileekin batera: “Besteak beste, topaketak, elkarrizketak eta galdetegiak egingo dira. Horrez gain, datuak eta estatistikak berrikusiko dira, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren arloan izan diren aurrerapenen eta hobetu beharreko gaien berri izateko”.

Prozesu guzti horretan herritarren eta eragileen parte hartzea sustatu nahi du udalak, “esparru honetan informazio iturri garrantzitsuak direlako”. Hori dela eta, ideiak eta proposamenak eman ahal izateko galdetegi bat prestatu dute. Galdetegi horiek etxez etxe ari da banatzen udala. Hala ere, galdetegia Internet bidez ere lortu ahalko da udalaren webgunean, eta bete eta gero, emailez bidali daiteke komunikazioa@markina-xemein.eus helbidera. Galdetegiak bidaltzeko edo udaletxean bertan entregatzeko azken eguna martxoaren 26a izango da.

Energia Plana. Emakume eta Gizonen Berdintasunerako II. Plana osatzeko galdeketagaz gainera, Energia Planari buruzko beste galdetegi bat ere aurkituko dute postontzian markina-xemeindarrek. Iragarri duenez, Energia Plana lantzen ere hasiko da udala, Barrizar enpresagaz, eta lan horren lanketa eta garapenerako ere herritarren iritzia ezagutu nahi dute. Besteak beste, herritarrek klima aldaketaren eta energia berriztagarrien inguruan daukaten iritzia ezagutu nahi dute.

“Markina-Xemeinek urteak daramatza eraginkortasun energetikoaren arloan norabide onean urratsak ematen. Hala ere, etorkizunera begira eman beharreko pausoak zehazteko, bide-orri bat zehazteko beharra ikusi du udalak”, azaldu dute. Jakiteira eman dutenez, besteak beste, Europar Batasunak finkaturiko helburuak betetzea izango du helburu planak: “Horien artean aipatzekoak dira CO2 isuriak gutxitzea edota erabiltzen diren energia iturriak gutxieneko ehuneko batetik gora berriztagarriak izatea. Hori horrela, datozen 20 urteetarako ibilbidea zehaztea izango du helburu planak”.

Energia Planari buruzko galdetegia ere udaletxean entregatu behar da, edo kanpoko postontzian sartu. Eskuragarri egongo da baita ere udalaren webgunean, eta bete ondoren posta elektronikoz bidali ahalko da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.