Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aurrerak Urgatziri irabazi dio Zaldupen

Hirugarren Mailaren azken jardunaldian, Aurrerak 4-1 irabazi dio Urgatzi KKri. Amaitu berri duten ligaren lehen fase honetan, 20 puntu bildu ditu talde ondarrutarrak, eta zortzigarren sailkatu da.

Hirugarren maila futbola Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa.
Aintzina Monasterio Maguregi
Ondarroa
2021/03/22

Azken jardunaldirako helburua bete du Aurrerak. Iñaki Garcia entrenatzaileak esan modura, Urgatziri irabaztea zen ondarrutarren “betebeharra”, eta Aurrerak 4-1 irabazi zion talde gasteiztarrari, zapatuan [martxoak 20], Zaldupen.

10. minutuan, Extremianaren golari esker, 0-1 aurreratu zen Urgatzi KK. Bost minutu beranduago heldu zen banako berdinketa ezarri zuen gola. Eñautek sartu zuen Aurreraren lehenengo gola, eta bera izan zen lehenengo zatia amaitzeko bi miñuturen faltan 2-1ekoa lortu zuena. Bigarren zatian, garaipena bermatzeko sufritu egin zuten etxekoek. Izan ere, azken bost minutuetan erabaki zen partidua. 86. eta 89. minutuan bi gol egin zituen Aurrerako Etxebarriak.

Ondarroako taldearen entrenatzaileak adierazi duenez, Urgatzi azken sailkatuari irabaztea ez zen erraza izan, “presaz” jokatu zuten. Partidu osoan zehar “urduri” egon zirela zehaztu du: “Joko aldetik bagenekien ez zigutela minik egingo, baina amaierara arte ez genuen partidua erabaki. Teorian multzoko talde ahulena da eta gure betebeharra zen irabaztea. Oso prezipitatuta aritu ginen, antsietate handiagaz. Ondo jokatu ez arren, egindakoak garaipena lortzeko balio izan zigun. Uste dut beste talde bategaz ez ligukeela balio izango, joko aldetik gehiago egin beharko genukeelako”.

Sailkapena. Talde ondarrutarrak 20 puntugaz zortzigarren amaitu du, eta bi aste barru jaitsiera kanporaketak lehiatuko ditu. Tolosa, Balmaseda, Somorrostro eta Urgatzi ere mailari eusteko borrokatuko dira. Urgatzi da sailkapeneko azkena, 10 puntugaz. Sailkapenaren beste muturrean, Gernikak amaitu du multzo buru, 43 puntugaz. Hiru puntu gutxiago pilatu ditu Real Sociedad Ck, eta Sestao River hirugarrenak 39 puntu lortu ditu amaitu berri duten ligaren lehen fase honetan.

Bi asteko etenaldi hau “gehiegizkoa” dela deritzo Garciak, eta “inori ez diola onurarik eta mesede egiten”. Zapatu goizean [martxoak 27] lagunartekoa jokatuko dute Urdulizen.

Aurrera eta Urgatzi

Argazkia: Ondarroako Kirolaren Leihoa.

Erlazionatutako edukiaJaitsiera saihesteko erronka dauka Aurrerak

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.