Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Eliz Ateako gasolindegia turismo bulego bihurtzen hasiko dira

Azken osoko bilkuran ia 400.000 euroko kreditu aldaketa onartu zuen udalak inbertsioetarako; diru kopuru horretako zati bat gasolindegi zaharraren eraikina berriztera bideratuko dute.

Lekeitioko gasolindegi zaharra.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/03/22

Eliz Atea kaleko gasolindegi zaharra berreskuratzen hasi nahi du Lekeitioko Udalak. Lekeitioko erdigunetik hurbil egonik, eraikin hori turismo bulego berria kokatzeko gune ezin hobea dela baloratu dute, eta eraikina berrizteko proiektua eginda, bi urte barru turismo bulegoa bertan egotea nahi dute.

Eliz Atean kokatuta dagoen eraikina, Alvaro Libano arkitektoak diseinatu zuen 1962 urtean, eta Nazioarteko Abangoardia edo arrazionalismo estilokoa da. Urte horretatik eta 2007ra bitartean gasolindegia egon zen bertan. “Gure ideia jatorrizko estilo arkitektonikoa berreskuratzea da, eta bi fasetan egingo dira lanak”, azaldu du Koldo Goitia Lekeitioko alkateak.

Udalak ia 400.000 euroko kreditu aldaketa onartu zuen azken osoko bilkuran aurtengo lehen inbertsioak egiten joan ahal izateko, eta horien artean dago gasolindegiaren berreskuratze proiektua. “Iazko eta aurreko urteetako diruak ixten ditugunean ikusiko dugu ze beste inbertsio egin ahalko diren”, azaldu du alkateak.

Azken urteetan gasolindegiaren inguru hori hobetzeko hainbat lan egin ditu udalak. 2016 urtean hasi ziren lanekin. Orduan, gasolindegi zaharraren inguruko lurzorua aztertu zuten kutsatutako lurzoruaren aitorpena egiteko eta saneatzeko prozesuak eta obrak egin zituzten. Bestalde, gasolindegiko lurzorua ordenazioz kanpo zegoela eta, arau subsidiarioen aldaketa puntuala egin zuten, berton esku hartu ahal izateko eta bere erabilera aukerak gehitzeko.

Lekeitioko basilika eta gasolindegiaren arteko bidean urbanizazio lanak hasi eta erromatarren sasoiko aztarnak ere agertu ziren 2018 urtean, Kristo aurreko II. mende ingurukoak hain zuzen ere. Hori dela eta, gasolindegi zaharreko obra luzatu egin zen.

Joan den urtean eman zituen udalak eraikina berrizteko proiektua idazteko lanak.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.