Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Esan sindikatuak zalantzan jarri du Mutrikuko udaltzainen eta herritarren segurtasuna

Sindikatuak dio Mutrikuko Udaltzaingoaren lantaldea txikia dela baina udalak ez duela nahi udaltzain gehiago kontratatu. Esanek gaineratu du arreta jarri nahi dutela bikoteka lan egiteko dagoen premian.

Asier Alkorta
Mutriku
2021/03/22

Sindikatuak esan du Mutrikuko Udaltzaingoan askotan sortzen dela lantaldea osatzeko “nolabaiteko arazoa”. Udaltzainei dagokien zereginetan, “gehienetan” agente bakar batek erantzun behar izaten duela gaineratu dute. “Udalak langile gehiago kontratatzeari uko egiten dio, eta langileen gabezia egutegiaren etengabeko egokitzapen jasanezinekin konpontzen dute”. Horren aurrean, mutrikuarren segurtasuna eta udaltzainena eurena ere zalantzan jarri dituzte.

Esan sindikatuko kideek esan dute Mutrikuko udal gobernu taldeko arduradunekin hainbat bilera eduki dituztela, eta bilera horietan behin eta berriz azaldu dutela lantaldea osatzeko eta udaltzainen kopuru nahikoa finkatzeko beharra dagoela. “Udaltzain gehiago behar dira eguneroko lanak egiteko, batez ere herriko agenteei behin eta berriz euren eskumenekoak ez diren zereginak betetzeko eskatzen ari zaienean”.

Sindikatuak dio udalarekin edukitako bilera horietatik gobernu taldeak egindako promes hutsak besterik ez dituztela atera. “Bilera horien helburua izan da aurretiaz barne mailan behin baino gehiagotan salatutako nazka aldi baterako baretzea”.

Salaketa eginda, Esanek dio arreta jarri nahi dutela bikoteka lan egiteko dagoen premian, “batez ere pandemiatik jasotako tentsio sozialeko garai hauetan”. Bakarka lan egiteak udaltzainen arriskua areagotzen duela diote. “Horren adibide da Urasamendik kalean gertatutako suteari agente bakar batek erantzun behar izan ziola. Eta baita ere beste agente batek joan den astean eduki zuen eraso saiakera”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.