Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Gaviotako lan istripuan hildako herritarraren heriotza salatu dute Lekeition

Lan arloan ematen den prekarizazioak ondorio lazgarriak dituela azpimarratu dute. Hamabi dira, urte hasieratik Euskal Herrian hildako beharginak.

Gaviotako lan istripua salatzeko manifestazioa Lekeitioko portuan zehar. Argazkia: Karpanta
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/03/22

Manifestazio jendetsuak zeharkatu zituen zapatuan [martxoak 20] Lekeitioko kaleak, Bermeoko Gaviotan hil den lekeitiarraren heriotza salatu eta lan eta bizitza duinak aldarrikatzeko. Manifestazioa 12:30ean abiatu zen Eskolapetik eta udaletxe aurreko eskaileratan amaitu zen ekitaldi bategaz. Bertan gogora ekarri zutenez, lekeitiarraren heriotzagaz, hamabi dira guztira, urte hasieratik Euskal Herrian hildako beharginak, eta Joaquin Beltranek urte bete baino gehiago darama Zaldibarko zabortegian lurperatuta. “Lan istripuak benetako sarraski bat dira, 2020an 65 langilek galdu zuten bizia”.

Heriotza guzti horiek prekarietatearen ondorio direla azpimarratu zuten, eta benetako politikak eskatu zizkieten erakundeei, heriotzak, istripuak eta laneko gaixotasunak saihesteko: “Enplegu eta lan baldintza txarrak, azpikontratazioa, behin-behinekotasuna eta prebentzio erreal eta eraginkor ezaren ondorio dira. Administrazio publikoak egoera horren konplize bihurtu dira. Beste alde batera begiratzeari itxi, eta behingoz lan osasun politikak errotik aldatu behar dituzte”.

Udaletxe aurreko eskaileratan lan istripua salatzeko egin zen amaierako ekitaldia. Argazkia: Karpanta

Prekarietateagaz amaitu eta lan eta bizi baldintzak hobetzea dela esan zuten lan istripurik ez egoteko berme bakarra, eta hori lortzeko borrokan jarraitu behar dela gaineratu zuten. “Prekarietatea izanik lan heriotzen kausa, prekarietatearen kontrako borrokak garrantzi berezia hartzen du. Herritarron lan, pentsio eta bizi baldintzak duintzeko urgentzia benetako arazo politiko bilakatu arte kaleak hartzen jarraitu behar dugu”.

La Gaviotako istripuan hil zen herritarraren senide eta gertukoei elkartasun eta babesa adieraziz amaitu zuten ekitaldia.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.