Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Quincoces eta Riba bigarren sailkatu dira Bikotekako Espainiako Txapelketan

Hasieran txapeldunekin lehia polita eduki zutela azaldu du mendi eskiatzaile mendexarrak.

Quincoces, ezkerrean, eta Riba. Argazkia: Euskal Mendizale Federazioa.
Aintzina Monasterio Maguregi
Mendexa
2021/03/22

Bikotekako Espainiako Txapelketa lehiatu zuten atzo [martxoak 21] Candanchun (Huesca, Aragoi), eta Nahia Quincoces mendexarra Marta Riba katalana txapeldunorde geratu ziren; bi ordu, 26 minutu eta 48 segundotan amaitu zuten proba.

2 ordu 21 minutu eta 23 denboragaz, Ana Alonso eta Julia Casanovak irabazi zuten txapelketa, eta Uxue Frailek eta Claudia Valerok (2:44:26) osatu zuten podiuma.

Hasieran txapeldunekin lehia polita eduki zutela azaldu du Quincocesek: “Hasieran lehenengoengandik nahikoa hurbil joan ginen. Baina, lasterketan aurrera joan ahala, batez ere jaitsieretan distantzia atera ziguten. Azkenean ezin izan genuen eurekin heldu, baina bigarren postuagaz ere oso pozik gaude”.

Eguraldiak baldintzatuta, ibilbidea aldatu beharra eduki zuten. Izan ere, goian lainoa sartu zen eta haize indartsua: “Ibilbide oso polita prestatuta zeukaten. Baina, pistetatik egin behar izan genuen lasterketa. Aurten Candanchu ez dutenez zabaldu, elur guztia zapaldu barik zegoen, elur egin berria zen, eta lasterketa oso polita irten zen”.

quincoces eta Riba

Argazkia: Nahia Quincoces/Instagram

Bestalde, gizonezkoen senior kategorian Antonio Alcalde eta Noel Burgos izan ziren onenak (1:48.55). Jordi Alis eta Nil Cardona bigarren sailkatu ziren (1:51.56), eta IƱigo Martinez de Albornoz eta Axier Alonso euskaldunak hirugarren (1:58.45).

Azkena apirilean. Mendexako mendi eskiatzaileak Adamello Ski Raid proba lehiatuta amaitu gura du aurtengo denboraldia. Ana Alonsogaz izena eman du, eta apirilaren 10ean lehiatuko dute: “Ez da Munduko Kopakoa, baina mundu mailako zirkuitu batekoa da, lasterketa luzeak egiten diren zirkuitukoa. Berez zirkuitu luzea da, baina aurten lasterketa gehienak bertan behera utzi dituzte. Momentuz hau bakarrik mantentzen da, eta esaten dute egin egingo dutela”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.