Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Lekeitiora ere ailegatuko da Kutxa Bira

Maiatzaren 4an egingo diote harrera lekeitiarrek, 'Bizi gira...Kutxa Bira' egitasmoko kutxari. Bideo bat prestatuko dute ekimenerako, eta Aittitta Txiki kultur taldeak parte hartzera gonbidatu ditu herriko taldeak.

Aittitta Txiki kultur elkarteko kideak. Argazkia: Aittitta Txiki kultur elkartea
Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/03/25

Martxoaren 20an Viedmatik (Argentina) abiatu zen Bizi gira…Kutxa Bira egitasmoko kutxak geldialdia egingo du Lekeition ere. Maiatzaren 4an ailegatuko da, hain zuzen ere, Gautegiz-Arteagatik Lekeitiora. Eta zelan ez, harrera egingo diote Abaroa parkean. Kutxa barruan bidaiatzen ari den Amets Arzallusen idatzia irakurri eta lekeitiarren amets edo aldarria sartuko dute kutxan, eta bideo bat ere prestatuko dute ekimenerako.

Pandemiaren ondorioz, euskaragaz lotutako hainbat ekimen bertan behera geratu behar izan dira, eta egoera berezi honetan ere, euskarari bultzada bat eman nahi izan dio Iparra Hegoa elkarteak euskal diaspora eta Euskal Herria batuko dituen Bizi gira…Kutxa Bira ekimena abiaraziz. Euskalgintzako eta herrigintzako eragileen ametsak biltzea du helburu ekimenak. Horretarako diasporatik abiatu eta Euskal Herri guztia zeharkatuko du Kutxa Birak.

Herriz herri bidaian jarri dute egurrezko kutxa bat aldarrikapenez beteko dute. Horrez gain, Amets Arzallus bertsolariak idatzitako mezua gordetzen du kutxak. Euskal diasporak apirilaren 8ra arte edukiko du bere ametsak kutxan gordetzeko aukera, apirilaren 8an helduko da kutxa Baionara, eta Euskal Herrian zehar jarraituko du bidaia. Maiatzaren 30ean amaituko du ibilbidea Seguran.

Hainbat urtetako hartu-emana dauka Lekeitioko Aittitta Txiki kultur taldeak Iparra Hegoa elkarteagaz, eta beraz, ekimenagaz bat egingo duen 71 herrietako bat izango da Lekeitio. Egun horri begirako egitaraua osatzen ari dira orain, eta bideo bat ere prestatuko dute. Bideo horretarako, baina, herriko talde eta elkarteen parte hartzea bilatu nahi izan du Aittitta Txikik, eta 10-15 segundoko bideo bat egitera gonbidatu dituzte herriko talde eta elkarteetako kideak.

Jose Miguel Meabe Aittitta Txiki elkarteko kideak azaldu duenez, Zein da Lekeition euskarari desio diozun etorkizuna? galderari erantzunez egin behar dute bideoa, eta gero Jon Granderen helbide elektronikora bialdu (jonnahiapaste@gmail.com). “WhatsAppetik barik bideoa posta elektronikoz bidaltzea hobetsi dugu, kalitate hobea izateko”, zehaztu du.

Oraingoz 21 taldek esan diote baietz bideoan parte hartzeko gonbidapenari: Amandarri Triatloi Taldeak, Galarrena kultur elkarteak, Etorkizuna Dantza taldeak, Etorkizuna Dantza Taldeak, Potxuak Martxanek, Atabakak, Zaletxuak, Bihotz Zabalek, Lekittoko Deabruak, Isuntza arraun taldeak Lekitto Musika bandak, Garraitz kirol taldeak, Aratuste Alai estudiantinak, Aittitta Makurra Txarangak, Musikaia Musika Eskolak, Lekitxo bedarrak, Lekeitioko Eskolak, Azkue Ikastolak, Gaztetxeak, Aek-k, Kitto merkatari elkarteak eta Aittitta Txiki elkartekoak ere parte hartuko dute.

Bideoa horizontalean grabatu behar dela gaineratu du Aittitta Txikiko kideak, eta bideoa bidaltzeko azken eguna martxoaren 31 izango dela azpimarratu du.

Maiatzaren 30ean Segurara joatea ere aurreikusten dute Aittitta Txikikoek. “Herriko taldeetako kideak animatuz gero, autobusa jarriko genuke bertara joateko”. Jakitera eman dutenez, Lekeitioko Udalak ere bat egin du egitasmoagaz.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.