Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Jolastu geugaz!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Aurten ere irailean ospatuko dute Artedrama, pandemiaren ondorioz

Egoera nola dagoen ikusita, ez dute posible ikusi antzerki topaketak "behar eta nahi bezala" Pazko Astean egitea. Irailaren 20tik 25era egitea aurreikusi dute.

Aintzina Monasterio Maguregi
Aulesti
2021/03/26

Ohiko egutegiari eutsi nahi izan diote, baina 2020an modura, aurten ere irailean egingo dute Artedrama antzerki topaketak Aulestin. Printzipioz, irailaren 20tik 25era egitea aurreikusi dute: “Erabakia hartzeko azken momentura arte itxaron dugu, zalantza asko genituelako. Pazko Astean egin nahi genuen, baina ikusten genuen egoera ez zela onena. Ezinezkoa iruditzen zitzaigun momentu honetan indarrean dagoen araudiarekin gurea bezalako proposamen bat gustatuko litzaigukeen moduan antolatzea, eta ahal den neurrian, ez diogu uko egin nahi Aulestiko topaketen poz eta ilusio horri”, azaldu du Ander Lipus Artedramako kideak.

Esan du baldintza asko zituztela kontra: “Ikasleen tailerreetan neurri asko hartu behar dira, eta horretaz aparte, badago herrian sortzen dugun dinamika. Jaialdia ez da bakarrik antzerkia; badauka bere puntu soziala. Adibidez, emanaldi ostean elkarrekin taberna batean ezin elkartzea penagaz hartuko genuen. Eta ordutegiak ere asko aurreratu behar ziren. Asmoa zen dena frontoian egitea. Argiztapen aldetik azpiegiturak jartzen dira besteetan, iluntzean edo gauean zirelako. Arratsaldeko zazpiretan egun argia da, eta horrek ere baldintzatzen zuen antzezlanak ematerako orduan”.

Beste data batzuk ere aztertu zituzten, udan egitea adibidez, baina pentsatu zuten “datarik egokiena” iraila zela

Lipusek esan duenez, erabakia “aho batez” hartu dute. Udal arduradunekin eta emanaldietako ordezkariekin berba egin dute: “Guk bakarrik ez dugu dena baloratu. Antolatzaileak geu gara, baina Aulestiko herriak bazeukan zer esan, eta hala izan da. Udalari esan genion zein zen gure ezinegona, eta nola ikusten genuen”. Beste data batzuk ere aztertu zituzten, udan egitea adibidez, baina pentsatu zuten “datarik egokiena” iraila zela. “Nahiago izan dugu irailera pasatzea, ekainera edo pasatzea ordez. Uste dugu ekainean ez direla gauzak askorik aldatuko, eta espero dugu uda ostean, irailean gauzak hobeto egotea. Hori espero dugu, eta bestela, aurre egingo diogu datorrenari”.

ADEL topaketaren egitaraua prest zeukaten, eta tailerretako irakasleak ere lotuta: “Programa eta antzezpenak prest genituen, eta irakasleekin ere berba eginda geunden. Behintzat gauzarik pozgarriena da dena ahal den heinean mantendu egingo dugula. Lan asko aurreratu dugu, baina hitza ez genion inori eman. Antzerki talde guztiok dakigu zein den gure egoera. Badakigu zein den errealitatea. Espero dugu irailerako egoera pixka bat hobea izatea”. Ikasleentzat matrikula egiteko epea ez zuten zabaldu, baina, halere, eskariak eduki zituzten: “Izen-ematea zabaldu gabe ere, pila bat jende gogotsu zegoen, eta izena emanda moduan; matrikulazio epea zabaltzen zenerako izena emateko itxaroten zeuden”.

Gogotsu eta baikor prestaketekin jarraituko dutela azpimarratu dute.

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.