400dik gorako tasa gainditzen duten herriak itxi eta horietako ostalaritzaren barruko ordutegia ere murritzagoa izango da: 06:30etik 09:30era goizez, eta 13:00etatik 16:30era arratsaldez. Neurri murriztaile berriak gutxienez hogei egun iraungo dute. Osasun sailak astelehenero eguneratuko ditu herriz herriko tasak.
Geoparkea oinez edota itsasontziz ezagutzeko hamabost bisita gidatu ipini dituzte bisitariaren eskura. Mutrikuko, Debako eta Zumaiako bisita kulturalak ere indartuko dituzte.
Egoera nola dagoen ikusita, ez dute posible ikusi antzerki topaketak "behar eta nahi bezala" Pazko Astean egitea. Irailaren 20tik 25era egitea aurreikusi dute.
Bi autok aurrez aurre talka egin dute, eta ondorioz, hiru pertsona zauritu dira. "Zaurituak harrapatuta geratu dira, eta suhiltzaileak joan behar izan dira". Beste bi istripu ere gertatu dira, bat Milloin eta beste bat Lekeitio eta Ondarroa arteko kostaldeko errepidean.
Besteak beste, Ondarroan eta Gernika-Lumon egin ditzute manifestazioak. "Babesgabe" aurkitzen direla esan eta "eskubideen defentsan" antolatzeko deia egin zuten.
Talde sustatzaileen arabera, izurriaren aurka jarduteko "lege mekanismoak" edukitzea ekarriko du legeak: "Autogobernuari ahalik eta etekinik handiena ateratzeko tresna da".
Azken orduetan 19 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain: Ondarroa (12), Aulesti (3), Lekeitio (2) eta Markina-Xemein (2). Ondarroako tasa 130 puntu inguru igo da 24 ordutan, eta 548,62ko tasa dauka. Markina-Xemein gune horian egotetik gune laranjan egotera pasatu da.