Ehunka ikasle kalera atera dira hezkuntzan jasaten ari diren "autoritarismoa" salatzeko
Besteak beste, Ondarroan eta Gernika-Lumon egin ditzute manifestazioak. "Babesgabe" aurkitzen direla esan eta "eskubideen defentsan" antolatzeko deia egin zuten.
Lea-Artibain Ikasle Abertzaleek deituta egin ziren mobilizazioak eguenean [martxoak 25]. Zehatz esateko ikasleek Ondarroan egin zuten manifestazioa, eta horretan ehunka izan ziren batu zirenak; Ondarroa BHIko eta Zubi Zahar herri ikastolako ikasleak batu zirela esan dute.
Ikasle langileon batasunaz, autoritarismoari kaña! lelopean egindako mobilizazioak “hezkuntzako egoera tamalgarria salatu eta autoritarismoa ahalbidetzen duen bitarteko ororen deuseztapenean aurrerapausoak emateko” balio izan dutela azaldu dute. Gernika-Lumoko mobilizazioa IKAS plataformak deituta egin zen, eta horretan 150 ikasle batu ziren.
- Ikasleriak bere ikasketa-prozesua kudeatzeko autonomia edukitzea
- Ikasleenganako kontrol sozialerako baliabideak bertan behera uztea
- Ikasleria subjektu politiko gisa hartzea, lan politikoa egiteko askatasuna (biltzeko, mobilizatzeko, grebarako… eskubideak) bermatuz.