Labi aholku batzordeak adostutako azken neurriak
400dik gorako tasa gainditzen duten herriak itxi eta horietako ostalaritzaren barruko ordutegia ere murritzagoa izango da: 06:30etik 09:30era goizez, eta 13:00etatik 16:30era arratsaldez. Neurri murriztaile berriak gutxienez hogei egun iraungo dute. Osasun sailak astelehenero eguneratuko ditu herriz herriko tasak.
Alde batetik, adostu dute 400dik gorako tasa duten 5.000 biztanletik gorako herriak perimetralki ixtea, eta lurralderen batek tasa hori edo hortik gora balu ere, hori ere perimetralki itxita geratuko litzateke. Bestetik, tasa hori gainditzen duten herri horietan ostalaritzaren barruko ordutegia murriztea ere erabaki dute: 06:30etik 09:30era goizez, eta 13:00etatik 16:30era arratsaldez. Neurri berriak astelehenetik [martxoak 29] aurrera egongo dira indarrean.
Lehendakariak esan du Osasun sailak astelehenero eguneratuko dituela herriz herriko intzidentzia tasak, eta hurrengo egunean sartuko direla indarrean. “Neurri berriak hartu ditugu egoera epidemiologikoaren joera aldatu delako, ZIUen egoera ona ez delako eta britainiar aldaeraren ondorioak larriagoak direlako”.
Apirilaren 1etik 11ra bitartean kanpora joateko asmoa zuten eta erreserbak eginda zituztenek euren udalerrietatik atera ahalko dutela esan du, baldin eta erreserba gaur [martxoak 26] baino lehen eginda bazuten
Birusaren intzidentzia 400 kasutik gorakoa den udalerrietan, gainera, espazio itxietan egiten diren kirol jarduerak gehienez lauko taldeetan egitea adostu dute, Labiren batzorde teknikoak hala aholkatuta, eta betiere talde profesionalen eta federatuen entrenamendu eta lehiaketak salbuetsita. Herri horietan, kirol instalazioetako aldagelak eta dutxak itxita egongo lirateke, igerilekuetakoak izan ezik; horietan, gehieneko edukieraren %35eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira, eta baita dutxak ere, baina banaka. Azkenik, joko eta apustu etxeetan ostalaritza eta jatetxe zerbitzuak eskaintzea debekatzea adostu dute. Gaur [martxoak 26] adostutako neurriak “gutxienez” hogei egunez egongo dira indarrean.
Oporrak. Dena dela, apirilaren 1etik 11ra bitartean kanpora joateko asmoa zuten eta erreserbak eginda zituztenak euren udalerrietatik atera ahalko direla esan du, baldin eta erreserba gaur [martxoak 26] baino lehen eginda bazuten. “Dena dela, ez dugu gomendatzen 400eko tasa gainditzen duten herrietara mugitzea”.
Astelehenean [martxoak 29] intzidentzia tasak eguneratuko badituzte ere, Aste Santua tartean denez, hurrengo eguneraketa apirilaren 6an egino dutela esan du.
Lurraldeen tasak. Gaur gaurkoz, Arabak 322,83ko tasa dauka, Bizkaiak 243,59koa eta Gipuzkoak 229,44koa.
Mutrikuk eta Lea-Artibaiko herriek dituzten tasak (eguneratuta):
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 481,93
- Aulesti: 898,20
- Berriatua: 397,77
- Etxebarria: 134,23
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 124,53
- Markina-Xemein: 318,41
- Mendexa: 0
- Munitibar: 0
- Mutriku: 169,36
- Ondarroa: 793,74
- Ziortza-Bolibar: 227,79