Ondarroa gune gorrian sartu da
Azken orduetan 19 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain: Ondarroa (12), Aulesti (3), Lekeitio (2) eta Markina-Xemein (2). Ondarroako tasa 130 puntu inguru igo da 24 ordutan, eta 548,62ko tasa dauka. Markina-Xemein gune horian egotetik gune laranjan egotera pasatu da.
Azken orduetan Ondarroan (12), Aulestin (3), Lekeition (2) eta Markina-Xemeinen (2) erregistratu dituzte kasuak. Eta hain zuzen ere kasuak erregistratu dituzten herrietako tasak igo dira. Gainerako herrietan tasak jaitsi edo mantendu egin dira.
Aipatzekoa da Ondarroak erregistratu duen igoera. Izan ere, azken orduetan 12 kasu erregistratu dutela eta, intzidentzia tasa 130 puntu baino gehiago igo da, eta herria gune laranjan egotetik gune gorrian egotera pasatu da. Markina-Xemein, ostera, gune horitik gune laranjara pasatu da; 298,51ko tasa edukitzetik 318,41ko tasa edukitzera pasatu da.
Lurraldeei dagokienez, Arabak 322,83ko tasa dauka, Bizkaiak 243,59koa eta Gipuzkoak 229,44koa.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 240,96 (=)
- Aulesti: 898,20 (400 puntu baino gehiago igo da)
- Berriatua: 159,11 (=)
- Etxebarria: 0 (=)
- Gizaburuaga: 0 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 110,70 (ia 30 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 318,41 (20 puntu inguru igo da)
- Mendexa: 0 (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 131,73 (30 puntu baino gehiago jaitsi da)
- Ondarroa: 548,62 (ia 130 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79 (=)