Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

700 aparkaleku baino gehiago, Lekeitioko bizilagunentzat

Aurtengo udan ere, herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua jarriko du martxan Lekeitioko Udalak.

Eider Mugartegi
Lekeitio
2021/03/29

Urtero modura, udaldian Lekeitiotik kanpo lan egiten duten herritarrek herrira bueltatzean euren autoa aparkatzeko aukera gehiago izango dituzte, azken urteetan modura, aurtengo udan ere, herritarrentzako prestatutako aparkaleku zerbitzua martxan jarriko du-eta Lekeitioko Udalak.

Iaz baino epe luzeagoan egongo da zerbitzua martxan gainera, ekainaren 1etik irailaren 30era bitartean. Epealdi horretan, astelehenetik barikura eta 14:30etik 21:00ra bitartean, baimenduek bakarrik utzi ahalko dute autoa zehaztutako guneetan.

Sei izango dira aurten Lekeitioko Udalak aparkaleku zerbitzu berezia eskaintzeko egokituko dituen guneak. Iazko guneak mantenduko dituztela jakitera eman du udalak, baina leku gehiago gordeko dituzte euretan. “Aldamiz Etxebarria kalean 27 aparkaleku gehiago egongo dira eta San Bixente Ferrer-en 12 gehiago”, zehaztu dute. Udalerri osoan guztira, 700 aparkaleku baino gehiago edukiko dituzte eskura herritarrek.

Hauek izango dira guneak:

  • Paskual Abaroa etorbidea 26-bisetik Talara, eta San Juan Talako.
  • San Andres, Eusebio Maria de Azkue, Piedade, San Bixente Ferrer, Antuguako Ama eta Basoaldea.
  • Zumatzeta, Buenaventura Zapirain, Otxoa de Urkiza eta Agirre Solarte 1etik 17ra.
  • Aldamiz Etxebarria 1, 3, 5, 22, 24 eta 26 eta Letraukua 8 eta 9.
  • San Antolin, Aldaztorre eta Carlos Solano kaleak osorik.
  • Txatxo Kaia kalean plaza eta portuaren arteko gunea.

Baldintzak. Lehentasun hori edukitzeko baina, baldintza batzuk bete beharko dira, eta aparkatzea baimentzen duen itsasgarria eskatu behar da. Iazko erabiltzaileek zein berriek apirilaren 13tik maiatzaren 14ra bitartean egin beharko dute eskaera herriko turismo bulegoan. Baimenak 3 euroko kostua edukiko duela azaldu du udalak, 2020an itsasgarri berria egin zutenentzat ezik; horiek doan eskatu ahalko dute berria. Baldintza guztiak betetzen dituztenek 2021-2022 urteetarako itsasgarria edukiko dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.