Azken auzolan ekintza egingo dute Lekeitioko Santa Katalinako parkean
Auzolana eguaztenean [martxoak 31] egingo dute, 10:00etatik 12:00etara. Herritarrei parte hartzeko deia egin diete.
Lekitto Bedarra elkartekoek eta Lagunkoia taldeko kideek azken auzolan ekintza egingo dute eguaztenena [martxoak 31], 10:00etatik 12:00etara, Lekeitioko Santa Katalinan. Esan dutenez, palmondoaren aurrean dagoen parkeko eserlekuak margotuko dituzte.
Azken asteetan bi taldeetako kideak buru-belarri dabiltza auzolan erara Santa Katalinako parkea atontzen. Joan den asteko eguenean egin zuten azken ekintza, eta horretan eserlekuak margotu zituzten; lehenengo pintura eskua eman zieten. “Eguaztenean, baina, bigarren eskua emango diogu, eta horrekin gune hori berreskuratzeko ekintzak amaitutzat emango ditugu”.
Orain arte egin modura, herritar guztiei auzolan ekintzan parte hartzeko gonbitea luzatu diete: “Animatu eta parte hartu!”.