Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ondarroa, itxita gutxienez apirilaren 7ra arte

Jaurlaritzak zapatuan [martxoak 27] eguneratu zituen herrietako tasak, eta Ondarroak 700,36ko tasa dauka. Hurrengo eguneraketa apirilaren 6an egingo dute, eta hurrengo egunetik aurrera hartuko dira kontuan. Beraz, gutxienez datorren asteko eguaztenera arte egongo da Ondarroa itxita.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/03/29

Labi aholku batzordeak barikuan [martxoak 26] esan zuen gaurtik aurrera [martxoak 29] 400dik gorako tasa duten udalerriak perimetralki itxita geratuko zirela. Bada, Jaurlaritzak zapatuan [martxoak 27] eguneratu zituen herrietako intzidentzia tasak, eta orduan 583,63ko tasa zeukan. Gaur [martxoak 29], baina, 700,36ko tasa dauka.

[Ikus LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO EGOERA EPIDEMILOGIKOA]

Iñigo Urkullu lehendakariak esan zuen herrietako intzidentzia tasak astelehenetan eguneratuko dituztela, baina hurrengo astelehena jai eguna denez, datorren astean martitzenean [apirilak 6] eguneratuko dituzte tasak. Eta tasa eguneratu eta neurriak hurrengo egunean ezartzen direnez, Ondarroa perimetralki itxita geratuko da gutxienez apirilaren 7ra arte.

Ondokoak dira 400dik gorako tasa daukaten gainerako herriak:

  • 5.000 biztanle baino gehiago dituztenak: Beasain (841,59), Elorrio (725,03), Ermua (749,11), Lazkao (1.047,59), Muskiz (427,86), Ordizia (953,33) eta Urretxu (453,95).
  • 5.000 biztanle baino gutxiago dituztenak: Ataun (1.659,99), Berriz (493,35), Elciego (2.318,84), Bilar (1.420,45), Idiazabal (420,17), Iruña-Oka (1.002,79), Olaberria (1.090,51), Urkabustaiz (620,69), Zaldibia (1.869,72), Zegama (1.775,15) eta Zigoitia (585,82).

Azalpena. Aipatu behar da 5.000 biztanle baino gutxiago duten herriei dagokienez, perimetralki itxita geratzen dira baldin eta hiru baldintza betetzen badituzte: 400dik gorako tasa edukitzea, herriari dagokion osasun eremuaren intzindentzia tasa 400dik gorakoa izatea eta azken zazpi egunetan 4 kasu positibo baino gehiago edukitzea.

[Ikus LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKUKO EGOERA EPIDEMILOGIKOA]

Birusaren intzidentzia 400 kasutik gorakoa den udalerrietan, gainera, espazio itxietan egiten diren kirol jarduerak gehienez lauko taldeetan egitea adostu dute, Labiren batzorde teknikoak hala aholkatuta, eta betiere talde profesionalen eta federatuen entrenamendu eta lehiaketak salbuetsita. Herri horietan, kirol instalazioetako aldagelak eta dutxak itxita egongo lirateke, igerilekuetakoak izan ezik; horietan, gehieneko edukieraren %35eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira, eta baita dutxak ere, baina banaka. Azkenik, joko eta apustu etxeetan ostalaritza eta jatetxe zerbitzuak eskaintzea debekatzea adostu dute. Gaur [martxoak 26] adostutako neurriak “gutxienez” hogei egunez egongo dira indarrean.

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.