Beste 12 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Ondarroan 9 kasu erregistratu dituzte, eta bana Lekeition, Markina-Xemeinen eta Mutrikun. Ondarroako tasa 90 puntu baino gehiago igo da 24 ordutan. Lurraldeen tasak ere igo egin dira; Gipuzkoako tasa igo da gehien, baina gaur gaurkoz Arabak dauka tasarik altuena (356,74).
Azken orduetan ere kasu gehienak Ondarroan (9) erregistratu dituzte. Eta hain zuzen, horren ondorioz Ondarroako tasa nabarmen igo da eta gaur gaurkoz 793,74ko tasa dauka. Mutrikuko tasa ere zer edo zer igo da. Berriatuako eta Markina-Xemeingo tasak, aldiz, jaitsi egin dira, eta gainerako herrietakoak mantendu egin dira.
Lurraldeak. Arabak 356,74ko tasa dauka (2 puntu igo da), 260,74koa Bizkaiak (3 puntu igo da) eta Gipuzkoak 273,44koa (ia 10 puntu igo da).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 481,93 (=)
- Aulesti: 898,20 (=)
- Berriatua: 397,77 (ia 80 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 134,23 (=)
- Gizaburuaga: 0 (=)
- Ispaster: 0 (=)
- Lekeitio: 124,53 (=)
- Markina-Xemein: 318,41 (20 puntu inguru jaitsi da)
- Mendexa: 0 (=)
- Munitibar: 0 (=)
- Mutriku: 169,36 (30 puntu inguru igo da)
- Ondarroa: 793,74 (90 puntu baino gehiago igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79 (=)