Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Aurrerak garaipenagaz hasi du bigarren fasea

Ondarroako taldeak 1-0 irabazi dio Ariznabarrari. Fase honetan hamar jardunaldi lehiatuko dituzte eta partidu bakoitza "final bat dela" eta talde denak "aurkari zuzenak" direla adierazi du Iñaki Garcia Aurreraren entrenatzaileak. 

Argazkia: Leartigol
Aintzina Monasterio Maguregi
Ondarroa
2021/04/12

Hurrengo denboraldian Hirugarren Mailan segitzeko helburua lortzeko Aurrerak partidu garrantzitsuak jokatuko ditu datozen asteotan. Ligaren bigarren fasea asteburuan hasi dute. Ondarroako taldeak 1-0 irabazi zion Ariznabarrari, atzo [apirilak 11].

72. minutuan Eñautek egin zuen partiduko gol bakarra. Neurketa “trabaz betetakoa” izan zela adierazi du Iñaki Garcia Aurreraren entrenatzaileak: “Asko kostatu zitzaigun partidua aurrera ateratzea, eta uste dut joko aldetik, bidezkoena berdinketa izango zela. Gure jokoan baino eurenean gehiago egon ginen. Ariznabarrak ondo kontrolatu gintuen, eta presio hori gainditzea ez genuen lortu”.

Irakurketa hain baikorra ez bada ere, fase honetan ere puntuak pilatzea da garrantzitsuena, eta beraz, atzoko garaipenak esperantza izaten jarraitzeko bultzadatxoa eman die. “Ondo jokatuz gero, irabazteko aukera gehiago izaten dituzu. Beti ezin duzu nahi moduan jokatu, eta oso garrantzitsua da ondo jokatzen ez duzunean ere puntuak lortzea. Egoera honetan zenbakiek balio dute, eta helburua puntuak dira”.

Fase honetan hamar jardunaldi lehiatuko dituzte ekainaren bigarren asteburura bitartean. “Partidu bakoitza final bat da, denok gara aurkari zuzenak”, zehaztu du Aurreraren entrenatzaileak. Hamar talde ari dira mailari eusteko borrokan, eta horietatik sei talde mailaz jaitsiko dira.

Gaur gaurkoz CD Santurtzi, Tolosa CF, Aurrera KE eta SCD Durango daude salbazio postuetan, eta jaitsiera postuetan daude Balmaseda FC, Sodupe UC, JD Somorrostro, Lagun Onak FT, CD Ariznabarra eta Urgatzi KK.

Emaitzen arabera, “astez aste sentsazioak aldatuko” direla uste du Garciak.

Asteburu honetan etxetik kanpo ariko da talde ondarrutarra. Soduperen kontra jokatuko du domekan [apirilak 18].

Taldea ondo ikusten du entrenatzaileak, eta garaipenen garrantzia nabarmendu du: “Azkenaldian zenbakiak alde ditugu, eta taldeak hori behar zuen. Ondo lan egiten arituta, zenbakiak lagun ez baditu entrenatzea eta sinistea oso zaila da, zalantza gehiago egoten dira. Momentu honetan emaitzak laguntzen gaituzte, eta taldea ondo dago. Baina dinamikak berehala aldatzen dira, eta ez dago astirik aldatzeko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.