Biren taldeak 'Dena' abestiaren bideoklipa estreinatu du
Martxoaren 2an amaitu zuten bigarren diskoa grabatzen. Bideoklipean Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarra da protagonista.
Ane eta Nora Agirre Ondarroako ahizpa bikiek osatzen dute Biren taldea, eta 2018an maketa kaleratu ostean, orain bigarren diskoa grabatu dute Mutrikuko Ame estudioan; martxoaren 2an amaitu zuten diskoa grabatzen. Bigarren lanean, gainera, hainbat kolaborazio eduki dituzte: alde batetik, Iker Laurobaren kolaborazioa eduki dute, eta, bestetik, Dena abestiaren bideoklipean Garazi Etxaburu dantzari ondarrutarrak parte hartu du. Aritz Larrea Agirrezabalak zuzenduta, Ondarroako Portuko Ranpan grabatu dute bideoa.