Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

I. Señora bertso sariketa Mutrikura ailegatuko da

Bi kanporaketa saio jokatuko dira: Aramaion bat eta Mutrikun bestea. Finala Lesakan jokatuko da. Umorea ardatz hartuta, señora izaerari aldarri egingo zaiola argitu dute antolatzaileek.

Asier Alkorta
Mutriku
2021/04/12

I. Señora bertso sariketaren helburua da emakume bertsolariek elkarrekin kantatzeko aukera edukiko duten guneak sortzea eta horiek plazan duten presentzia gehitzea. Sariketan hamalau emakume bertsolarik parte hartuko dute, eta bi kanporaketa saio eta finala egingo dira. Hain zuzen, Mutrikun bigarren kanporaketa jokatuko da, apirilaren 24an. Saio guztiak 17:00etan hasiko dira, eta sarrerak saioa jokatuko den herrian bertan edo Internetez erosi daitezke; sarrerak 5 euro balio ditu.

Lehenengo kanporaketa saioa apirilaren 17an jokatuko da, Aramaioko kultur etxean. Horretan, ondoko bertsolariak ariko dira: Haizea Arana, Oihane Perea, Itxaso Piquer, Maddi Aiestaran, Miren Artetxe eta Alazne Untxalo. Gai jartzailea Ainhoa Urien izango da.

Bigarren kanporaketa Mutrikuko Galbaixoko ermitan jokatuko da, eta ondoko bertsolariak ariko dira: Oihana Bartra, Saioa Alkaiza, Ainhoa Agirreazaldegi, Oihana Arana, Paula Amilburu eta Aissa Intxausti lekeitiarra. Gai jartzailea Maite Berriozabal izango da. 

Umorea tresna nagusi gisa erabiliz, señora izaerari aldarri egingo zaiola azaldu dute. Ekimenarekin “belaunaldien arteko sareak indartu eta emakume bertsolarien ahalduntzean pauso bat gehiago ematea” da asmoa

Finala maiatzaren 8an jokatuko da, Lesakako Arrano tabernako terrazan. “Aramaioko eta Mutrikuko saioetatik bina bertsolari sailkatuko dira finalera, eta bertan kantuan ariko diren beste bi bertsolariak zuzenean finalerako daude sailkatuta señora izateagatik, baina nortzuk diren ez dugu jakingo eguna iristen den arte”.

Ekimena emakume bertsolari batzuek eta bertsozale feministek antolatu dutela esan dute, tokian tokiko herri eragile ta mugimendu feministetako kideekin elkarlanean. “Umorea tresna nagusi gisa erabiliz, señora izaerari aldarri egingo zaio. Kontzeptu lausoa baita señora izatea, zehazten zaila, baina, aldi berean, guztiok ulertzeko gai garena”. Gaineratu dute kontzeptua andre zaharrarekin, bakardadearekin edo ausardiarekin lotzen dela. “Maiz gutxietsia edo epaitua, baina desiratua ere bai batzuetan”. Horren guztiaren aurrean, eta aldarri hori eginez, “belaunaldien arteko sareak indartu eta emakume bertsolarien ahalduntzean pauso bat gehiago ematea” da asmoa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.