Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Osakidetzak SMS bat bidaliko die berriz 70 eta 79 urte bitartekoei, txertatzeko txanda har dezaten

Lehentasuna 78 eta 79 urtekoek edukiko dutela esan dute. Txertoen sorta berri bat jasotzear da, eta horregatik zabaldu du webgune bidezko txanda hartzeko aukera.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2021/04/12

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak aurrera jarraitzen du txertaketa prozesuarekin, eta aste honetan [apirilak 12tik 18ra] 70 eta 79 urte bitartekoak txertatzen hasiko dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gaur [apirilak 12] SMSak bidaliko dizkie berriro adin tarte horretan dauden herritarrei, eta webgune bidezko txandaren zerbitzura sartzeko lotura edukiko dute bertan. Webgune bidezko txanda hartzeko modua izango dute 1942an eta 1943an jaiotako guztiek, baldin eta asteburu honetan ezin izan badute txanda hartu eskuragarri dauden dosiak amaitu direlako. Aukera hori zabalduko zaie, halaber, 1944tik 1946ra bitartean jaiotakoei, hau da, 75, 76 eta 77 urte dituztenei.

Osakidetzak 80 urtetik gorako guztiei jarri die lehen dosia, txertoa etxean hartu behar dutenei izan ezik, eta hasia du 70 eta 79 urte bitartekoen immunizazioa. Laster, txertoen sorta berri bat jasotzear da, eta horregatik zabaldu du webgune bidezko txanda hartzeko aukera. Txertoak bihar arratsaldetik aurrera hasiko zaizkie jartzen. Osakidetzak SMS bat bidaliko die adin tarte horretako herritarrei, eta webgune bidezko txandaren zerbitzura sartzeko lotura izango dute bertan. Osasun Txartel Indibidualeko (OTI) zenbakia sartu beharko dute, baita lehen abizena eta jaiotze data ere, eta txertoa jartzeko ordua eta lekua jakinaraziko zaizkie zuzenean. Halere, baliteke batzuekin telefonoz ere jartzea harremanetan, «agendan hutsuneak bete behar badira».

Erlazionatutako edukiaDATUAK: Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.