Beste 10 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Azken orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Ondarroa (6), Mutriku (2), Markina-Xemein (1) eta Munitibar (1). Gaur gaurkoz, Lekeitio da 5.000 biztanletik gorako herrien artean egoera onenean dagoen herria. Lurraldeko intzidentzia tasek gora egiten jarraitzen dute, Gipuzkoan bereziki.
Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera zer edo zer egonkortzen ari dela esan daiteke. Kasuak atzematen jarraitzen badute ere, intzidentzia tasak bere horretan mantendu edo jaitsi egin dira. Markina-Xemeinen, esaterako, nahiz eta astelehenean 400dik gorako tasa eduki eta martitzenetik aurrera neurri murriztaileak indarrean egon, atzo [apirilak 13] eta gaur [apirilak 14] 400dik beherako intzidentzia tasa dauka. Mutriku, ostera, bestelako egoeran dago; 395,18ko tasa dauka, baina azken egunetan kasuak erregistratzen ari direnez, litekeena da datozen egunetan 400eko langa gainditzea.
Bestalde, Ondarroako intzidentzia tasak gutxinaka behera egiten jarraitzen badu ere, kasuak erregistratzen jarraitzen dute, eta gaur gaurkoz arrisku handiko gune bezala dauka izendatuta Jaurlaritzak.
Lurraldeak. Arabak 428,21eko tasa dauka (+2 puntu), Bizkaiak 371,53koa (+11 puntu) eta Gipuzkoak 534,24koa (+34 puntu). Azken egunetako joera mantenduko balitz, litekeena da Bizkaia ere astelehenean [apirilak 19] gune gorrian egotea eta ondorioz martitzenetik aurrera [apirilak 20] perimetralki itxita egotea.
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 963,86
- Aulesti: 0
- Berriatua: 636,44 (150 puntu baino gehiago jaitsi da)
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 1.000
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 152,21
- Markina-Xemein: 378,11 (20 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 211,86
- Munitibar: 218,34 (atzo 0 tasa zeukan)
- Mutriku: 395,18
- Ondarroa: 933,82 (ia 50 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 0