Beste hamabi kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Azken orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Ondarroa (5), Markina-Xemein (3), Mutriku (2) eta Lekeitio (2). Hau da, 5.000 biztanletik gorako herri guztietan erregistratu dituzte kasuak. Lurraldeetako tasek ere gora egiten jarraitzen dute.
Azken orduetan HITZAren eremuko 5.000 biztanletik gorako herri herri guztietan erregistratu dituzte kasuak (Ondarroa, Markina-Xemein, Mutriku eta Lekeitio). Horren ondorioz, lau herri horietako intzidentzia tasak igo egin dira. Berriatuan, aldiz, kasurik erregistratu barik jarraitzen dutenez intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du. Gogorarazi behar da, gaurtik aurrera Markina-Xemein eta Berriatua gune gorriko herrien zerrendatik kanpo daudela. Ondarroak eta Mutrikuk, aldiz, gune gorriko herrien zerrendan egoten jarraitzen dute
Joan den aste osoan [apirilaren 12tik 18ra] 66 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun: 38 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, 17 Mutrikun, 7 Lekeition, 3 Markina-Xemeinen eta 1 Munitibarren. Duela bi aste atzemandako kasuekin alderatuta, joan den astean 12 kasu gutxiago erregistratu zituzten, eta duela hiru aste baino 11 gutxiago.
Hiru lurraldeak, gorrian. Arabak 440,02eko tasa dauka (+3 puntu), Bizkaiak 426,44koa (+27 puntu) eta Gipuzkoak 658,19koa (+23 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 722,89
- Aulesti: 0
- Berriatua: 238,66 (ia 80 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 1.000
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 235,23 (28 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 358,21 (40 puntu igo da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 545,73 (ia 100 puntu igo da)
- Ondarroa: 887,13 (12 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 0