Biolin eta piano kontzertua antolatu dute Mutrikun
Nerea eta Maddi Arriola biolin jotzaile mendaroarrek punta-puntako musika kontzertua eskainiko dute zapatuan [apirilak 24], 18:00etan hasita, Mutrikuko Zabiel kultur etxean. Esther Barandiaran piano jotzaile iruindarrak lagunduta, askotariko kantuez osatutako errepertorioa eskainiko dute.
Mutrikuko Udalak antolatu duen goi mailako musika entzunaldia doakoa da, baina egungo osasun larrialdi egoeraren ondorioz, aforo mugatua edukiko du; aretora sartzeko gonbidapena eskuratzea ezinbestekoa izango dela esan dute. Gonbidapenak Turismo Bulegoan edo Internetez lortu daitezke, Mutrikuko Udalaren webgunean.