Urkulluk dio egungo egoerak ez duela aukerarik ematen neurriak malgutzeko
Labiren batzorde teknikoa bihar da elkartzekoa, eta, Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren esanetan, bertan zehaztutakoaren arabera erabakiko da Labiren Aholku Batzordea biltzera deitu edo ez.
Labiren batzorde teknikoak bihar [apirilak 22] esango duenaren zain dago Eusko Jaurlaritza. “Labiren batzorde teknikoak zer iritzi duen jakiteko itxarongo dugu, eta orduan hartuko ditugu erabakiak”, azaldu du IƱigo Urkulluk. Haren esanetan, oraindik ez dago argi Labiren Aholku Batzordea bilduko den edo ez.
Oraintxe bertan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ezarrita dauden neurri murriztaileei dagokienez, Lehendakariak esan du “zorrotzak” direla, baina gaineratu du egoera epidemiologikoren gaineko datuek ez dutela ematen horiek arintzeko nahikoa arrazoi. “Momentu honetan, agian ez dago neurriak malgutzeko modurik”.
Bestalde, maiatzaren 9an gerta daitekeenari buruzko adierazpenak egin ditu lehendakariak. Gaineratu du alarma egoeraren balizko iraungitze datak “gogoeta sakonak egitera” behartzen dituela. Beste behin, alarma egoera maiatzaren 9tik aurrera luzatzearen alde azaldu da.