Beste 22 kasu erregistratu dituzte, erdiak baino gehiago Ondarroan
Azken orduetan ondoko herrietan erregistratu dituzte kasuak: Ondarroa (12), Markina-Xemein (3), Lekeitio (3), Mutriku (2), Munitibar (1) eta Aulesti (1). Ondoko herrietako intzidentzia tasak igo dira: Aulesti (+150), Lekeitio (+14), Munitibar (+218) eta Ondarroa (+35). Arabako tasa jaitsi egin da, eta Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa igo.
Aurreko bi egunetako joera mantendu egiten dela berretsi du gaur [apirilak 22] Jaurlaritzak argitaratutako txostenak: Lea-Artibai eta Mutrikun gero eta kasu gehiago ari dira erregistratzen. Hala, azken orduetan 22 kasu erregistratu dituzte, horietatik 12 Ondarroan. Ondoko herrietan ere erregistratu dituzte kasuak: Markina-Xemein (3), Lekeitio (3), Mutriku (2), Munitibar (1) eta Aulesti (1).
Markina-Xemeinen, nahiz eta atzo 3 kasu erregistratu, intzidentzia tasa 40 puntu jaitsi da, eta gune laranjan egotetik gune horian egotera pasatu da.
Lurraldeak. Arabak 443,96ko tasa dauka (-5 puntu), Bizkaiak 442,89koa (+8 puntu) eta Gipuzkoak 697,75ekoa (+20 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 240,96
- Aulesti: 898,20 (150 puntu igo da)
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0(atzo 500eko tasa zeukan)
- Ispaster: 0
- Lekeitio: 221,36 (14 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 298,51 (40 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 0
- Munitibar: 436,68 (218 puntu igo da)
- Mutriku: 545,73 (19 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 945,49 (35 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79