Maite Larbururen kontzertua, Markina-Xemeingo Uhagonen
Musikari hernaniarrak zapatuan [apirilak 24] eskainiko du kontzertua, 19:00etan, Uhagon kulturgunearen barrualdean. Sarrerak udaletxeko kutxazainean daude salgai.
Emanaldia 19:00etan hasiko da, eta sarrerak udaletxeko kutxazainean daude salgai, 5 eurotan (bazkideentzako 3 euro); kutxazaina 8:15etik 20:00etara dago erabilgarri.
Larburuk biolina ikasi zuen, eta ostean, Nicanor Zabaleta sariari esker, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan. Antolatzaileek esan dutenez, «musikari polifazetikoa» da Larburu.
Larbururen lanak. Sortzerakoan, baina, biolina ez dela Larbururen lanabes bakarra esan dute: «Musika tresna desberdinak eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite dituenez, hiru disko argitaratu ditu kantugile moduan. Bi disko Neighbor izenpean argitaratu ditu, eta azkena (Hezurren Azpian) bere izenean; azken hori bere lehendabiziko bakarkakoa izan da». Azken lan horrek, gainera, 2020ko Musika Bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean, eta 2020ko musika independentearen Premios MIN sarien finalista ere izan zen, Euskarazko Album Onenaren sailean.
Markina-Xemeinen, hain zuzen, bere bakarkako lana aurkezteko kontzertua eskainiko du, Karlos Arancegui bateria jotzaileak eta Carlos Taroncher klarinete baxu jotzaileak lagunduta.