Lekeitio eta Aulesti ere gune gorriko herrien zerrendan sartu dira
Ondarroak eta Mutrikuk ere zerrendan egoten jarraitzen dute; azken egunetan kasuak erregistratu dituzte bi herri horietan, eta intzidentzia tasak igo egin dira. Azken hiru egunetan 46 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun. Guztira, joan den aste osoan 108 kasu erregistratu zituzten; urtarrilaren azken astetik ez zen kopuru hori gainditzen.
Azken hiru egunetan 46 kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: 21 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, 12 Lekeition, 7 Mutrikun, 3 Aulestin eta bana Berriatuan, Ispasterren eta Mendexan. Horren ondorioz, sei herritako intzidentzia tasa igo egin da, eta Lekeitio eta Aulesti ere gune gorriko herrien zerrendan sartu dira. Beraz, martitzenetik aurrera [apirilak 27], Lekeitio eta Aulesti ere perimetralki itxita egongo dira, besteak beste.
Aipatzekoa da barikutik domekara [apirilaren 23tik 25era] Ondarroan erregistratutako kasu kopurua: 21. Horren ondorioz, Ondarroako tasa 93 puntu igo da eta gaur gaurkoz 1.003,85eko tasa dauka.
Orokorrean, joan den aste osoan [apirilaren 19tik 25era] 108 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun. Kopuru hori gainditu zen azken aldia urtarrilaren azken astean izan zen.
Lurraldeak. Arabak 424ko tasa dauka (-13 puntu), Bizkaiak 455,16koa (+3 puntu) eta Gipuzkoak 726,48koa (+15 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 1.347,31 (449 puntu igo da)
- Berriatua: 79,55 (80 puntu jaitsi da)
- Etxebarria: 0
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41 (barikuan 0 tasa zeukan)
- Lekeitio: 415,11 (153 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 238,81 (60 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 423,73 (212 puntu igo da)
- Munitibar: 436,68
- Mutriku:564,55 (56 puntu igo da)
- Ondarroa: 1.003,85 (93 puntu igo da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79