Azeri buztanari buruzko ikastaroa eskainiko du Lekitto Bedarrak
Ikastaroa maiatzaren 8an izango da, Lekeitioko Usotegi parkean. Maiatzaren 7a da izena emateko azken eguna.
Lekitto Bedarra Lekeitioko ortularien elkarteak azeri buztanari buruzko ikastaroa antolatu du maiatzaren 8rako. Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 7a dute izena emateko azken eguna: posta elektronikoa bidalita (lekitto.bedarra@gmail.com) edo telefonoz deituta (605 77 54 45) izena eman daiteke.
Ikastaroa 10:00etatik 12:00etara izango dela esan dute. “Azeri buztana orturako antibiotikoa da. Ikastaroan azalduko da non eta noiz batu, nola prestatu eta zertarako erabili”.
Ikastaroak 5 euro balio ditu, eta partaide kopurua mugatuta egongo dela esan dute.