Azken orduetan bost kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [apirilak 26] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Ondarroa (2), Mutriku (2) eta Etxebarria (1). Azken horretan kenduta, gainerakoetan intzidentzia tasa jaitsi edo berdi mantendu da. Lurraldeei dagokienez, Arabako tasak jaisten jarraitzen du, eta Bizkaikoak eta Gipuzkoakoak, igotzen.
Azken orduetan COVID-19arekin kutsatutako bost kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun: Ondarroan eta Mutrikun bina kasu erregistratu dituzte, eta bat Etxebarrian. Azken herri horrek, hain justu, 0 tasa zeukan atzora arte eta, gaur, aldiz, 134,23ko tasa dauka, kasu bakar hori erregistratu dutelako. Gainerako herrietan intzidentzia tasa jaitsi edo berdin mantendu da.
Lurraldeak. Arabak 417,61ko tasa dauka (-7 puntu), Bizkaiak 458,82koa (+3 puntu) eta Gipuzkoak 730,09koa (+4 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 1.347,31
- Berriatua: 79,55
- Etxebarria: 134,23 (atzo 0 tasa zeukan)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 415,11
- Markina-Xemein: 238,81
- Mendexa: 423,73
- Munitibar: 436,68
- Mutriku: 526,91 (38 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 945,49 (58 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 227,79