'Dardara' dokumentala proiektatuko dute Markina-Xemeinen
Proiekzioa domekan [maiatzak 2] izango da, 18:30ean, Esperantza aretoan. Sarrerak udaletxeko herritarren kutxazainean daude salgai, proiekzioa hasi arte.
Berri Txarrak musika taldeko kideek euren ibilbideari amaiera ematea erabaki zuten 25 urte eta gero. Publikoari agur esateko, baina, azken bira bat egin zuten mundu osoan zehar (Ikusi arte bira). Marina Lameiro zinema zuzendariak lagundu zien bira horretan, eta jasotako irudiekin Dardara dokumentala egin du. Ikus-entzunezkoak taldearen jarraitzaileen istorio pertsonaletatik abiatuta kontakizun koral bat egiten du.
Markina-Xemeinen domekan [maiatzak 2] proiektatuko dute dokumentala, 18:30ean, Esperantza aretoan. Eta horretarako sarrerak udaletxeko herritarren kutxazainean daude eskuragai, 5 eurotan. Esan dutenez, sarrerak proiekzioa hasi arte edo agortu arte egongo dira eskuragai.