Markina-Xemein eta Etxebarria artean ia 4.000 litro esne batu dituzte Lesbosera bidaltzeko
Hainbat lagunek egin dute bat Zaporeak elkarteak abiarazitako kanpainagaz. Esne bilketan aritu diren boluntarioek egindako ekarpena eskertu dute.
Zaporeak elkartearentzako esne osoaren bilketak erantzun handia eduki du Markina-Xemeinen eta Etxebarrian. Esnea batzen egon diren boluntarioak “pozik” agertu dira herritarrek erakutsitako elkartasunagaz. “Zoramena izan da. Hainbat esne batu dugu eta diru asko ere bai. Herri solidarioak direla erakutsi dute eta egindako ekarpena eskertu nahi diegu”, adierazi dute. Eskerrak eman dizkiete bai eta ere boluntario moduan bilketan parte hartu zuten guztiei.
Lehen kalkuluen arabera herri bien artean ia 4.000 litro batu dituzte; 467 litro batu dituzte Etxebarrian eta bestea Markina-Xemeinen. Esne hori guztiori Zaporeak elkartekoei bideratu diete, eta elkarteak Greziako Lesbos uharteko Kara Tepe errefuxiatuen kanpalekura eramango du.