Hogei positibo gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [apirilak 28] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Ondarroa (9), Etxebarria (3), Markina-Xemein (3), Ziortza-Bolibar (3), Lekeitio (1) eta Mutriku (1). Markina-Xemeingo intzidentzia tasa bi puntu igoko balitz, herria gune laranjan sartuko litzateke. Hiru lurraldeetako tasak jaitsi egin dira.
Azken orduetan aurreko egunetan baino kasu gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun. Hala, astelehenean [apirilak 26] 5 kasu erregistratu eta gero, martitzenean [apirilak 27] 9 kasu erregistratu zituzten. Atzo [apirilak 28], baina, 20 kasu erregistratu zituzten: 9 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, hiruna Etxebarrian, Markina-Xemeinen eta Ziortza-Bolibarren eta bana Lekeition eta Mutrikun.
Intzidentzia tasa jaitsi. Dena dela, Ondarroako eta Mutrikuko intzidentzia tasak jaitsi egin dira. Horren arrazoia da azken 14 egunetan metatutako kasuak jaitsi egin direla. Hau da, nahiz eta azken orduetan kasuak erregistratu, azken 14 egunetako tartean erregistratutako kasuak gutxitu egin dira.
Intzidentzia tasa igo. Baina Lekeitio, Etxebarria, Ziortza-Bolibar eta Markina-Xemeingo intzidentzia tasak igo egin dira. Markina-Xemein, gainera, gune horian dago gaur-gaurkoz, baina intzidentzia tasa bi puntu igoko balitz, herria gune laranjan sartuko litzateke.
Lurraldeak. Azken asteetan lurraldeetako intzidentzia tasek goranzko joera eduki badute ere, azken bi egunetako [apirilak 27-28] datuei erreparatuta joera aldaketa bat nabari da lurraldeetan; hiru lurraldeetako intzidentzia tasak jaitsi egin dira. Gaur gaurkoz, Arabak 397,93ko tasa dauka (-13 puntu), Bizkaiak 456,38koa (-1 puntu) eta Gipuzkoak 714,68koa (-2 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 1.347,31
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 536,91 (402 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 470,46 (14 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 298,51 (60 puntu igo da)
- Mendexa: 423,73
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 451,64 (57 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 898,80 (12 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 911,16 (684 puntu igo da)
GRAFIKOA: Azarotik aurrera Lea-Artibai eta Mutrikun erregistratutako kasuak, asteka: