Keu Agirretxeak 'Ahanzkinak' abestia argitaratu du
Kantua argitaratzeaz gain, bideoklipa ere argitaratu du. Agirretxeak Jon Badiola eta Aiert Goenaga ondarrutarrekin elkarlanean egin du abestia.
Elektronika ikutuekin eta detailez beteriko dagoen bidaia bat bezala deskribatu dute abestia. Eta duela sei hilabete kaleratutako Geruzak abestian irekitako bideari jarraipena ematen dio; “konponketen indarra eta ahotsaren pisua nagusi dira ondarrutarraren pertsonalitate musikala mantenduz”, diote ekoiztetxekoek.
Musikari ondarrutarrak gitarrak, ahotsak, baxuak eta sintetizadoreak grabatu ditu, eta Jon Badiola ondarrutarra arduratu da programazioekin, sintetizadoreekin, nahasketekin eta ekoizpenarekin, Ura eta bakea diskoan egin modura. Abestiaren letra Aiert Goenaga ondarrutarrak egin du.