Turrun berria probatzen ibili dira Ondarroan
Garrantzi handiko elementua da Ondarroan turruna. Aparailua bera eliza gainean (kanpandorrean) egoten bada ere, hori aktibatu eta desaktibatzeko botoia kofradian egon da orain arte. Urtarril amaieran Santa Klara kofradia eraisten hasi zirenean, sistema osoa lonja berrira pasatzen ahalegindu ziren, baina zerbaitek huts egiten zuen. Ordutik, Ondarroan ez da turrun hotsik entzun.
Gaur, ostera, aparailu berria heldu da, eta elektrikariak kanpandorrera igo dira sistema ondo jartzeko eta probak egiteko. Euria ari zuenez, arriskutsua zela ikusi dute, eta probak lonjatik egin dituzte.