Xabier Paya, Peru Abarkaren irabazle berria
Lehiaketara aurkeztutako 21 lanetatik Payaren 'Bihotza kate' aukeratu du epaimahaiak. Ilustratzaileen txanda zabalduko dute orain.
Xabier Paya, Peru Abarka Album Lehiaketaren irabazle berria. Argazkia: Peru Abarka Markina-Xemeingo Peru Abarka Album Lehiaketak badauka irabazlea. Xabier Paya Ruizen Bihotza kate lana saritzea erabaki du lehiaketako epaimahaiak. Iazko modura, 21 lan aurkeztu dira aurten Peru Abarka Album Lehiaketaren idazleen atalera, eta horien artean aukeratu dute Payaren lana. Leire Bilbao idazle ondarrutarrak, Iñaki Aldekoa Erein argitaletxeko editoreak eta Mari Eli Ituarte lehiaketako koordinatzaileak osatu dute epaimahaia.