Beste hamar kasu erregistratu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikun
Atzo [apirilak 29] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Ondarroa (4), Lekeitio (2), Mutriku (2), Markina-Xemein (1) eta Etxebarria (1). Markina-Xemein gune laranjan sartu da. Hiru lurraldeetako tasek beheranzko joerari eusten jarraitzen dute.
Datuek erakusten dutenaren arabera, meseta fasean egongo lirateke Lea-Artibai eta Mutriku. Izan ere, aste batzuk atzerago goranzko joera nagusi izan bada ere, azken egunetan egoera egonkortzen ari dela esan daiteke. Atzo [apirilak 29] hamar kasu erregistratu zituzten: 4 kasu Ondarroan erregistratu zituzten, bina Mutrikun eta Lekeition eta bana Etxebarrian eta Markina-Xemeinen.
Datozen egunetan ere joera hori mantenduko balitz, baliteke martitzenetik aurrera [maiatzak 4] Lekeitio gune gorriko herrien zerrendatik kanpo geratzea. Markina-Xemeinen kasuan, baina, azken egunetan intzidentzia handitzen ari da, eta datozen egunetan ere joera hori mantenduz gero, gune gorrian sartu ahal da.
Lurraldeak. Hiru lurraldeek beheranzko joerari eusten jarraitzen diote. Hala, gaur gaurkoz, Arabak 392,48ko tasa dauka (-5 puntu), Bizkaiak 452,46koa (-4 puntu) eta Gipuzkoak 709,13koa (-5 puntu). Beraz, datozen egunetan joera berdina mantenduko balitz, Araba eremu gorritik kanpo geratuko litzateke martitzenetik aurrera [maiatzak 4].
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 1.347,31
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 671,141 (135 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 484,30 (14 puntu igo da)
- Markina-Xemein: 318,41 (20 puntu igo da)
- Mendexa: 423,73
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 470,46 (19 puntu igo da)
- Ondarroa: 898,80
- Ziortza-Bolibar: 911,16