Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Markina-Xemeingo abesbatzak Goiko Portalean elkartu dira "abestu nahi dutela" aldarrikatzeko

2020ko azarotik daramate entsegatu ezinik, eta kantatzea "segurua dela" diote. Abesbatza askok ateak itxiko dituztela ikusten dute.

Markina-Xemeingo Abesbatzen elkarretaratzea Markina-Xemeinen.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2021/05/03

Kantuz bai, ixilik ez kanpainagaz bat eginez, Goiko Portalean elkartu ziren domekan [maiatzak 2] Markina-Xemeingo hiru abesbatzetako kideak –Xemein Abesbatza, Xemein Gazte Ahots Abesbatza eta Emeki Korala– abesbatzek bizi duten egoera kaleratzeko.

Pare bat minutuko isilunearen ostean, Euskal Herrian Federatutako abesbatzek adostutako manifestu korala irakurri zuten Markina-Xemeingo abesbatzetako kideek. Manifestu horretan dionez, abesbatza gehienak 2020 urteko azarotik elkartu ezinik daude, eta beste kirol eta kultur jarduera batzuk bezala, entsegu koralerako jarduerara itzuli nahi dute.

“Abestu nahi eta behar dugu”, diote abesbatzek eta “segurtasun neurriak betetzen badira kantatzea segurua dela” gaineratzen dute. Egoerak horrela jarraituz gero, koruetako askok ateak betirako itxiko dituztenaren beldur ere badira, eta zuzendarien familiak diru sarrerarik barik daudela gogora ekarri dute. “Abesbatzen jarduera arrisku handikoa dela ikusten bada, aplika ditzagun aurreikusitako neurriak, bidera ditzagun kontrolatzeko moduak, alda ditzagun neurriak, nahikoak ez direla ikusten bada, baina ez dezagun sistemaz kantu korala debekatu”.

Ahotsaren Nazioarteko Egunean [apirilak 16] ixilik egoteari itxi eta jarduera eskubidea aldarrikatzeko kanpainari hasiera eman zioten abesbatzek. Bide horretan ekintza ezberdinak egiteko asmoa daukatela adierazi dute, eta iragarritako ekintza horietako lehenengoa izan da domekakoa. Markina-Xemeinez gain, hiru hiriburu nagusietan eta beste hainbat herritan ere egin ziren elkarretaratzeak, denak ordu berean.

Adin guztietako koralistak elkartu ziren Markina-Xemeingo ekitaldian, abestu nahi dutela adierazteko, eta txalo zaparradagaz amaitu zuten ekimena.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.