Beste sei kasu erregistratu dituzte Lea-Artibain
Atzo [maiatzak 4] ondoko herrietan erregistratu zituzten kasuak: Ondarroa (4), Etxebarria (1) eta Lekeitio (1). Ondorioz, Etxebarriak daukan intzidentzia tasa 135 puntu igo da, eta gaur 1.208,05eko tasa dauka. Lurraldeei dagokienez, azken asteetako joera aldatu egin da, eta hiru lurraldeetako tasak jaitsi dira.
Azken orduetan kasu bat erregistratu eta gero, Etxebarriko intzidentiza tasa igo egin da; 1.208,05ko tasa dauka gaur [maiatzak 5]. Etxebarrian erregistratutako kasu horrez gain, beste bost kasu ere erregistratu dituzte azken orduetan: 4 kasu Ondarroan erregistratu dituzte, eta bestea Lekeition. Lekeitioko intzidentzia tasa mantendu egin da, baina Ondarroakoa jaitsi egin da.
Lurraldeak. Arabak 330,70ko tasa dauka (-18 puntu), Bizkaiak 453,16koa (-7 puntu) eta Gipuzkoak 621,13koa (-25 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 598,80 (749 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 1.208,05 (135 puntu igo da)
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 511,97
- Markina-Xemein: 258,71 (60 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 847,46
- Munitibar: 218,34
- Mutriku: 319,91 (19 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 735,38 (47 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37 (228 puntu jaitsi da)