Kasu bakarra erregistratu dute azken orduetan
Atzo [maiatzak 5] erregistratutako kasu bakar hori Ondarroan atzeman zuten; gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Intzidentza tasa jaitsi egin da sei herritan. Lurraldeen egoerak ere hobera egiten jarraitzen du: hiru lurraldeen tasak jaitsi egin dira. Gipuzkoako tasa, gainera, nabarmen jaitsi da.
Azken egunetan Lea-Artibai eta Mutrikuko egoera epidemiologikoa nabarmen ari da hobetzen. Hala, azken egunetan gero eta kasu gutxiago erregistratu dituzte. Atzo [maiatzak 5], esaterako, kasu bakarra erregistratu zuten, eta hori Ondarroan atzeman zuten. Dena dela, HITZAren eremuko herri baten ere ez intzidentzia tasa igo; denak bere horretan mantendu edo jaitsi egin dira.
Lurraldeak. Arabak 320,71ko tasa dauka (-10 puntu), Bizkaiak 443,85koa (-10 puntu) eta Gipuzkoak 592,54koa (-29 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 449,10 (149 puntu jaitsi da)
- Berriatua: 159,11
- Etxebarria: 1.208,05
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 134,41
- Lekeitio: 470,46 (41 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 199 (59 puntu jaitsi da)
- Mendexa: 847,46
- Munitibar: 0 (atzo 218,34 tasa zeukan)
- Mutriku: 282,27 (37 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 606,98 (129 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37