Talde mutrikuarrak zapatuan [maiatzak 8] aurkeztuko du debut lana. Pandemia garaian sortu eta hazitako pop eta rock ukitua duten zazpi kantuak taularatzeko ilusio berezia dute.
Zigmunt Baumanen kontzeptua du abiaburu eta uraren zikloa ardatz 'Jende Likidoa' lanak. Herratu, zalantzati eta helduleku fermurik barik alderrai dabiltza pertsonaiak.
Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa, Bizkaia Cup eta Herriartekoa hasiko dira jokoan asteburuan. Lea-Artibai eta Mutrikuko bikoteak ez dira faltako norgehiagokatan.
Besteak beste, berdintasuna sustatzeko bideratzen diren baliabideak eremu politikoan hartzen diren erabakien ondorioa direla dio Marixe Noya berdintasun teknikariak.
Atleta ondarrutarrak bere marka pertsonala hobetu du 400 metroko lasterketan. Josu Lekunberri atleta mutrikuarra, berriz, domina batekin bueltatzeko aukerarik gabe geratu da. Joseina Malvido ondarrutarrarekin batera Espainiako Txapelketan parte hartuko dute.
Pintaketak agertu dira Kantoipeko eta Pixapeko igogailuetan eta Kamiñaldekoa izorratuta dago. Mantenuaz arduratzen den enpresak Kamiñaldeko igogailua konpontzeko bi eskaintza aurkeztuko ditu astelehenean.
Presoak etxeratzeko bidean kilometroak egingo dituzte zapatuan. Euskal Herriko 650 tontor igotzeko deia egin du Sarek, eta Lea-Artibai eta Mutrikun 14 izango dira jendez beteko dituzten gailurrak.
Kontzertu guztiak Zabiel plazan eskainiko dituzte, baina euria eginez gero, 'streaming' bidez emango dituzte, publikorik gabe
Mirari Azkune trikitilari etxebarritarrak, Aintzane Agirrebeña panderojoleak eta Eugenio Gisasola ‘Lutxurdio’-k eskainiko dute emanaldia, zapatuan [maiatzak 8], 18:00etan hasita.
Urkulluk esan du bakarrik auzitegiak onartutako neurri murriztaileak sartuko dituztela alarma egoeraren ondorenerako aterako duten dekretuan. «Bermeak» nahi ditu, eta errekurtsoa jartzeak «ziurgabetasun aldi bat» sortuko lukeela uste du.
Atzo [maiatzak 5] erregistratutako kasu bakar hori Ondarroan atzeman zuten; gainerako herrietan ez dute kasurik erregistratu. Intzidentza tasa jaitsi egin da sei herritan. Lurraldeen egoerak ere hobera egiten jarraitzen du: hiru lurraldeen tasak jaitsi egin dira. Gipuzkoako tasa, gainera, nabarmen jaitsi da.
Euskal Herriko 650 tontor igotzeko deia egin du Sarek, eta Lea-Artibai eta Mutrikun 14 izango dira jendez beteko dituzten gailurrak. 8 herrik egin dute bat Izan Bidea dinamikaren baitan antolatutako ekimenean.