Lea-Artibai eta Mutrikuko 14 tontorrak

Euskal Herriko 650 tontor igotzeko deia egin du Sarek, eta Lea-Artibai eta Mutrikun 14 izango dira jendez beteko dituzten gailurrak. 8 herrik egin dute bat Izan Bidea dinamikaren baitan antolatutako ekimenean.

Tontorrak herriz herri:

  • Aulesti: Urregarai eta Bedartzaundi. 09:30ean, plazan. 10:45ean Lekoizen batuko dira, eta 11:30ean, zelaian.
  • Berriatua: Kalamendi. 10:30ean, plazatik aterako dira.
  • Lekeitio: Otoio. 09:30ean, plazatik aterako dira..
  • Markina-Xemein: Mendibil, Itxoiñomendi, Akarregi, Zapola eta Baldakotxuntxurra. Mendibilera eta Itxoiñomendira doazenak 08:30ean aterako dira, Arkupetik. Akarregi, Zapola eta Baldakotxuntxurra doazenak, ostera, 09:30ean Arkupetik aterako dira.
  • Munitibar: Motrollu. 10:30ean herriko plazan.
  • Mutriku: Arno eta Urkamendi. 09:00etan Arnora Goiko Plazatik. 10:00etan Urkamendira Goiko Plazatik.
  • Ondarroa: Tontorramendi. 10:00etan, Zubi Barritik irteera.
  • Ziortza Bolibar: Garindua gaina. 10:00ean plazan.
Erlazionatutako edukiaSareren irakurketa eta deialdia