Lea-Artibai eta Mutrikuko 14 tontorrak
Euskal Herriko 650 tontor igotzeko deia egin du Sarek, eta Lea-Artibai eta Mutrikun 14 izango dira jendez beteko dituzten gailurrak. 8 herrik egin dute bat Izan Bidea dinamikaren baitan antolatutako ekimenean.
Tontorrak herriz herri:
- Aulesti: Urregarai eta Bedartzaundi. 09:30ean, plazan. 10:45ean Lekoizen batuko dira, eta 11:30ean, zelaian.
- Berriatua: Kalamendi. 10:30ean, plazatik aterako dira.
- Lekeitio: Otoio. 09:30ean, plazatik aterako dira..
- Markina-Xemein: Mendibil, Itxoiñomendi, Akarregi, Zapola eta Baldakotxuntxurra. Mendibilera eta Itxoiñomendira doazenak 08:30ean aterako dira, Arkupetik. Akarregi, Zapola eta Baldakotxuntxurra doazenak, ostera, 09:30ean Arkupetik aterako dira.
- Munitibar: Motrollu. 10:30ean herriko plazan.
- Mutriku: Arno eta Urkamendi. 09:00etan Arnora Goiko Plazatik. 10:00etan Urkamendira Goiko Plazatik.
- Ondarroa: Tontorramendi. 10:00etan, Zubi Barritik irteera.
- Ziortza Bolibar: Garindua gaina. 10:00ean plazan.