Azken egunetan zortzi kasu erregistratu dituzte
Martxoaren 26tik gune gorrian egon eta gero, Ondarroa gune laranjan sartu da; Lekeitio ere gune gorritik kanpo geratu da, baita Etxebarria ere, azken zazpi egunetan kasu bakarra erregistratu dutelako. Mendexako tasa igo egin da, kasuak erregistratu dituztelako. Hiru lurraldeetako tasek behera egiten jarraitzen dute.
Intzidentzia tasak behera egiten jarraitzen du Lea-Artibai eta Mutrikun. Horren adibide da barikutik domekara [maiatzaren 7tik 9ra] bitartean zortzi kasu erregistratu izana: 3 kasu Lekeition erregistratu dituzte, beste 3 Mendexan eta bana Ondarroan eta Mutrikun. Duela bi aste, esaterako, barikutik domekara 21 kasu erregistratu zituzten.
Jaurlaritzak gune gorriko herrien zerrenda argitaratuko ez badu ere, argitaratuko balu HITZAren eremuko herri bat bera ere ez litzateke zerrenda horretan egongo. Izan ere, martxoaren 26an gune gorrian sartu eta gero, Ondarroak 400dik beherako intzidentzia tasa dauka gaur [maiatzak 10]. Lekeitio eta Etxebarria ziren zerrenda horretan zeuden beste bi herri, eta gaur gaurkoz, bi herri horiek ere ez lirateke zerrenda horretan egongo.
Joan den aste osoan. Maiatzaren 3tik 9ra bitartean 20 kasu erregistratu zituzten Lea-Artibai eta Mutrikun, duela bi aste baino 45 kasu gutxiago eta duela hiru aste baino 88 gutxiago. Beraz, datuek ere berresten duten intzidentziak beherantz egiten jarraitzen duela.
Lurraldeak. Arabak 261,96ko tasa dauka (barikuan baino 45 puntu gutxiago), Bizkaiak 400,07koa (-34 puntu) eta Gipuzkoak 501,21koa (-62 puntu).
Herriz herriko intzidentzia tasa (eguneratuta):
- Amoroto: 0
- Aulesti: 0 (barikuan 449,10ko tasa zeukan)
- Berriatua: 79,55 (-80 puntu)
- Etxebarria: 1.208,05
- Gizaburuaga: 0
- Ispaster: 0 (barikuan 134,41ko tasa zeukan)
- Lekeitio: 276,74 (125 puntu jaitsi da)
- Markina-Xemein: 199
- Mendexa: 1.059,32 (424 puntu igo da)
- Munitibar: 0
- Mutriku: 150,55 (113 puntu jaitsi da)
- Ondarroa: 350,18 (233 puntu jaitsi da)
- Ziortza-Bolibar: 683,37