Maiatzaren 17an zabalduko dute Ondarroako KZgunea
KZgunera joan ahal izateko beti aurretiaz hitzordua eskatu beharko dela esan dute. Dei bakoitzeko gehienez ere hiru hitzordu hartu ahalko dira.
Pandemia dela eta itxi zuten Ondarroako KZgunea. Orain, urtebete baino gehiago pasatu eta gero, maiatzaren 17an berriro ere zabalduko egingo dutela esan dute. Hileko bigarren hamabostaldietan egongo da zabalik, astelehenetik barikura, 16:00etatik 20:00etara. KZgunean hezitzaile bat eta 12 ikaslerentzako lekua egongo da; IT txartelaren proben kasuan, 6 ikasle egon ahalko dira.
KZgunera joan ahal izateko beti aurretiaz hitzordua eskatu beharko dela esan dute, bai ikastaroren bat egiteko eta baita ere Interneten ibiltzera joateko. “Nabigazio zerbitzurako denbora 50 minutura dago mugatuta, eta izapideak egiteko eta aholkularitza teknologikoa eskatzeko denbora 20 minutukoa da”.
Hitzordua eskatzeko zentro bakoitzeko telefono-zenbakira deitu behar da 16:00-20:00 bitartean: 944-03 33 97. Erabiltzaileei telefonoz esango zaie derrigorrezkoa dela maskara erabiltzea, eta dokumentazioa sinatzeko boligrafoa ekarri behar dutela. Dei bakoitzeko gehienez ere hiru hitzordu eskatu ahal izango dira, “zerbitzua edozein dela ere”.